XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Orain hainbat orri idatzi zeharkatu eta zati zuritan xehekatu dituzte, hain nimiñoak ezen zerutik erortzen diren elur malutak baitirudite.
Ez du hotz ez berorik egiten.
Tenperaturarik ez dago.
Oro desegitzen da laino trinkoan, neguan galdutako oroitzapenez oreztaturik bailegoen.
Ondoren ezkerretara biratu dute.
Bidean horma zeharo zuriekin topo egiten dute etengabe.
Baina oso meheak dira eta inolako eragozpenik gabe zeharkatzen dituzte.
Hizkiek ibilkera mantsoagotzen dute, gelditu eta Eider askatzen duten arte.
Alboetara begiratzen du harriturik, baina inon ez dira agertzen, ezin da...
- Hara! Ez al zaizu gustatzen nire etxea?
- Ez dakit oraindik, begira nago
Bizi izateko toki bitxia da.
Nor zara zu?
Nola dakizu gustatzen zaidan?
- Hitzen Jauna nauzu, horrexegatik inork baino lehen badakit zer esan behar duzun.
Hitzak, mundura abiatu aurretik
Oso erreza da, haietako bakoitzean nago, badakit nora eta zein asmoz doazean.
-Eta mutua banintz? Zer gertatuko litzateke?
Orduan ere igarriko zenuke?
- Ja, ja, ja! Denaz pentsatzen duzu, ezta?
Hurrengo batetan kontatuko dizut dena, gaur asti gutxi eta lan asko daukagu
Pasaportea behar duzu eta ez dakite noren izenean egin, izen ezberdinak erabili dituzulako, ezta, laztana?
- Zera, hiru bider besterik ez, eta jolasten
Guztiz atsegin dut neure izena.